Lana eta ebaluazio irizpideak

1. Lana burutzeko aurkibidea: hauek dira lanak jaso behar duen oinarrizko informazioa. 
1.1. Kirola deskribatu. Kirolaren ezaugarriak azaldu eta aztertu. Adibide moduan hemen dituzu puntu batzuk erabilgarriak izan daitezkeenak:
a. Barne logika: elementu estrukturalak eta joko ekintza
b. Kirol horretan errendimendua lortzeko behar diren aldagaiak (dimentsioak-mailak) azaldu eta ponderatu

1.2. Kirolaren testuingurua deskribatu. Parte harte behar duzun txapelketarenezaugarri garrantzitsuenak azaldu eta aztertu. Adibide moduan hemen dituzu puntu batzuk erabilgarriak izan daitezkeenak:
a. Parte hartzaile mota: sexua, adina, profilak...
b. Erabiltzen den instalazio mota(-k).
d. Deskribatu txapelketa motak, denboraldiaren iraupena...
e. Deskribatu arerioen ezaugarriak edo txapelketa horretan partehartzen dutenen oinarrizko ezaugarriak.
f. Lagungarriak izan daitzezkeen baliabideak (web-ak, aldizkariak…).

1.3. Aukeratutako errendimendu adierazleak. Informazio bilketa egin behar duzu orain, horretarako aukeratutako adierazleak erabiliz; eta gero jasotako informazioarekin txostena, kirolariari edo entrenatzaileari emateko. Adibide moduan hemen dituzu puntu batzuk erabilgarriak izan daitezkeenak:
a.  Zeintzuk eta zergatik.
b. Nola erregistratu, neurtu edo informazioa jaso.
d. Erregistro batzuk egin (kirolari edo talde baten jarraipena, kirolari edo talde bazuen konparaketa).
e. Proposatzen diren analisiak eta emaitzak (konparaketak beste talde edo jokalariekin, ebidentziarekin edo literatura zientifikoa, aurretik kirolaria edo taldeak egin duenarekin...).
f. Oinarrizko txostena burutu.

1.4. Emaitzen aplikazioa (feedback). Azkeneko pausua, errendimenduaren analisia burutu eta gero entrenamenduetara eraman behar duzu, errendimendua hobetzeko. Honekin zizklo berriro azten da, partida edo lehiaketa berriak, erregistro berriak eta interpretazio aplikazio berriak.
a. Txostenaren balorazioa (interpretazioa).
b. Txostenaren ondorioak praktikan jarri: zer, nori, non, zenbat, noiz… (aplikazioa)

2. Lanak ebaluatzeko irizpideak: jarraian, talde lana egiterakoan kontuan izan ditzakezuen ebaluazio irizpideen zio nagusiak zehaztu dira. Era berean, zuen kideen lanak ebaluatzeko erabil ditzakezue.
Egoera
Ebaluazio irizpideak
GAIZKI
Asko hobetu behar da
Ez darabil datuak jasotzeko inolako informazio-iturririk: artikuluak, liburuak, elkarrizketak, clubetara egindako bisitak, eskuratutako dokumentuak…
Garatutako lanak ez dio erantzuten proposatutako errendimendu analisiari. Utzi dituzte kirol honekin zer ikusi duten hainbat irizpide garatu gabe.
Ez dira IKTak erabili: bideoak, audioak, argazkiak, foroak…
Blogak ez darrai inolako ordenarik, oso zaila da eskatutako informazioa aurkitzea.
Ez dute talde-lanik egin: ez da inolako ebidentziarik aurkeztu.
Kopiatu: erreferentzia gaineratu gabeko idatzi zatiak erabili eta itsatsi dira (aipu gabeko testu zatiak).
Ortografia akats ugari ditu (300 hitzeko  2 edo 3 baino gehiago)
NAHIKO ONGI
Gutxienekoa gauzatu da, baina hobekuntza handiak behar ditu
Informazio-iturri bakarra darabil: artikuluak, liburuak, elkarrizketak, clubetara egindako bisitak, eskuratutako dokumentuak… Batzuetan bibliografia ez dago ongi idatzia.
Garatutako lanak erantzuten dio proposatutako errendimendu analisiari, baina sakontasun handirik gabe. Zehaztasun eta argitasun gutxi.
Bi edo hiru IKT darabiltza. Ez oso landuak. Berauen garapena didaktikoagoa izatea beharrezkoa da.
Ordena gutxiko bloga, atal edo irizpide batzuk aurkitzea ez da erraza.
Talde lan eskasa: ebidentzia gutxi aurkeztu dira.
Zenbait testu zatitan lanaren asmoen eta garapenaren arteko nahaspila ageri da.
Ortografia akats batzuk ditu (600 hitzeko 2 edo 3)
OSO ONGI
Lana bideratua dago, baina hainbat xehetasun kontuan hartzea falta da
Bi informazio-iturri darabiltza: artikuluak, liburuak, elkarrizketak, clubetara egindako bisitak, eskuratutako dokumentuak… Zuzenak ez diren erreferentzia gutxi daude.
Garatutako lanak erantzuten dio proposatutako errendimendu analisiari, atal guztiak ikutzen, batzuetan sakontasun handirik gabe bada ere.
Hiru IKT edo gehiago darabiltza. Batzuetan berauen garapena didaktikoagoa izan daiteke.
Ordenatutako bloga, irizpideak erraz aurkitzen dira, baina formatuari edo edukiei dagozkien hainbat xehetasun ez dira gehiegi zaindu.
Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira.
Hizkuntza zuzena, baina batzuetan ez hain erakargarria. Idazkera mota ezberdinak antzeman dira, bateratu gabea, aberastasun handiagoko testua lor daiteke.
Ia ez da ortografia akatsik aurkitu.
BIKAINA
Zorionak
Hiru informazio-iturri edo gehiago darabiltza: artikuluak, liburuak, elkarrizketak, clubetara egindako bisitak, eskuratutako dokumentuak… Erreferentzia guztiak zuzenak dira.
Garatutako lanak erantzuten dio proposatutako errendimendu analisiari eta sakontasunean. Esteka ezberdinen bidez bestelako informazioa gaineratu da.
Hiru IKT edo gehiago darabiltza eta sortutako materiala oso didaktikoa da.
Ordenatutako bloga, irizpideak oso erraz aurkitzen dira. Xehetasun mota guztiak zaindu dira.
Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira.
Hizkuntzaren aberastasuna bikaina da, idatzia oso erakargarria eta bateratua.
Ez du inolako ortografia akatsik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Bisitak