Lanaren ezaugarriak

Talde lana
Taldean gauzatu beharreko lan honek ikasgaiko nota osoaren %60ko balioa izango du, hau da, 6 puntukoa. Lana gauzatzeko teknologia berriak erabili beharko dira, horien artean, bloga. Gainera klasekidekin kolaborazioan burutuko da.
Lana 3 pertsonez (gehienez) osatutako taldeetan egin behar da eta irakasleak proposatutako kirol baten inguruko errendimenduko analisia ahalik eta eraginkorren erantzun behar zaio (efikazia). Talde bakoitzak idatzizko dokumentu bat (bloga) eta aurkezpen bat sortu beharko ditu. Bloga kurtso bukaeran eskegi beharko da (irakasleari link-a bidali eta gero), data hau izanez apirilak 30. Bestetik, aurkezpena bi zati izango ditu: a) data honetan martxoak 11, taldeak aurkeztuko du zein den landuko duen kirola, zeintzuk ezaugarriak (testuingurua) eta ondorioz zer nolako errendimenduko analisia egingo duten, adierazleen proposamenak bertan daudela (hasierako habiapuntua besterik ez, baina horretarako ikerlan bilaketa burutua egon behar da); b) azkeneko eskoletan, data hauetan - maiatzak 6 eta 7, talde bakoitzak lortutako emaitzak azalduko ditu bloga erabiliz.
Bai idatzizko (bloga bera izango da) eta bai aurkezpenean, ondorengo ezaugarriak kontuan hartu behar dira:

Idatzizko dokumentua
Aurkezpena
Ez dago gehienezko hitz kopururik
10' minuto iraupena
Argazkiak eta bideoak erabil daitezke. Gomendagarria da zuek ateratakoak izatea.
Teknologia berrien erabilpena baloratuko da.
Beste egileen artikuluak, argazkiak, bideoak edo antzerako edukiak gaineratuz gero, hauen esteka bakarrik jarri ahal izango duzue.
Zuek sortutako bideoren bat edo batzuk grabatuz gero, gogoratu iraupena ezin dela oso luzea izan artxiboak hartzen duen 'pisua' dela eta ezin izango duzuelako igo blogera.
 Data epeak
Bloga zintzilikatu:
apirilak 30
ideiaren aurkezpena:
martxoak 11
 Blogak ebaluatu:
maiatzaren 5etik-9ra
 Lanaren aurkezpena:
maiatzak 6 eta 7

Talde bakoitzak, lana amaitu ostean, horretarako sortutako blogean zintzilikatu beharko du. Idatzizko dokumentua ‘post’ moduan zintzilikatuko da, dagozkion estekak gaineratuz (artikuluak, argazkiak, besteen bideoak…), eta bideoren bat sortzen baduzue, bestelako plataformaren bat (Youtube…) erabiliz sarean jarri eta bertara iristeko esteka gaineratu beharko duzue.
Lanaren ebaluazio irizpideak beste dokumentu batean gaineratu dira (ikus ebaluazio irizpideak dokumentua).
Lanaren kalifikazioari dagokionez, irakaslearen ebaluazioaren (%50a) eta ikasleen koebaluazioen (%50a) arteko batez bestekoa izango da, beraz, bien ardura izango da lanak ebaluatzea. Batez bestekoa egiteko, bi zatiak (irakaslea eta ikasleak) gutxieneko notarekin gainditu beharko dira. Lehenengo aldian ikasle talderen batek ez badu lana gainditzen, hurrengo deialdirako irakasleak ebaluatu eta kalifikatuko du.
Ikasle talderen baten lana ez badu beste ikasle batek ebaluatzen (inork ez badu lan hori ebaluatzea hautatu), irakaslearen nota %100a izango da.
Koebaluazioa
Koebaluazioa talde lanari lotua dago. Ikasle bakoitzak (bakarkako lana) beste kideek egindako 2 lanak zuzendu behar dituzte. Ebaluazioa gauzatzeko, ebaluazio irizpideetan zehaztutakoari jarraitu behar zaio. Ebaluazio hauek iruzkin moduan (cometarios) zintzilikatuko dira blogean (lan hori gauzatu duenaren blogean). Ebaluazioa modu horretan egitearen arrazoiak gaineratu behar dira (justifikatu) eta horrez gain, 0tik 10erako nota bat jarriko zaio lanari (zuen izen-abizenekin sinatuz). Lau ebaluazio iruzkinak eta dagokien nota 2014ko MAIATZAren 9rako sartu beharko dira. Data hori gainditzean, ezin izango da inolako ebaluazio iruzkinik gaineratu. Iruzkinak gaineratzen dituenari (egokitasunez eta arrazoituz egindako iruzkinak) gainditutzat emango zaio zati hori. Gaineratzen ez dituenak berriz, ez du zati hori gaindituko eta hurrengo deialdian errekuperatu beharko du atala.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Bisitak